Urruxka mendia

zuriain·k

2011/01/19 - 08:58

Urruxkako gailurra, 115. mugarriarekin
Urruxkako gailurra, 115. mugarriarekin ©zuriain (20110108)
2325 klik
Altuera:987 m
Beste izenak:
  • Urrixka
  • Urriska
Mendialdea:Auza
Abiapuntuak:
  • Beartzun
  • Aldude
Lurraldea:Nafarroa

Auza eta Alba Harriaren arteko mendikateak Baztan eta Aldudeko bailarak bereizten ditu, mila metro baino gehiagoko harresi malkartsua jarriz bi ibarren artean. Bideek leporik apalenak bilatzen dituzte, baina egun pistek antzinako galtzada zaharrak ahanzturara kondenatu dituzte. Mugarriak eta ehiza postuak trikuharri zaharren ondoan ikusiko ditugu soka osoan zehar. Urruxkan 115 eta 116 zenbakidunak daude.
Urruxka mendia Berderiz eta Pagozelai lepoen artean altxatzen da. Gailurra pagadiaren baitan izanik, Berderizetiko igoeran ikusitako pasaiekin etsi beharko dugu, baina horiekin eta bidean aurkituko ditugun trikuharri ugarirekin aski dugu.
M. Belaskoren hiztegian mendi honen izenaren azalpena irakurgai dugu: Urru (gailur) hitzetik etor daiteke, Zaraitzuko hainbat gainen antzera, edo zerikusia izan lezake hurritz (Corylus avellana) zuhaitzarekin.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Argañeta eta Urrixka ElbetetikElizondoko hilerria 1236 m inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

115 mugarria (28 m.ra) · 116 mugarria (149 m.ra) · PAGOZELAI zutarria (419 m.ra) · 114 mugarria (498 m.ra) · MUNAUTZ trikuharria (640 m.ra) · URRIXKA III trikuharria (660 m.ra) · Argañeta zutarria (690 m.ra) · JENERALAREN TONBA trikuharria (755 m.ra) · Argañeta mendia (799 m.ra) · 113 mugarria (800 m.ra) · URRIXKA BIZKARRA trikuharria (894 m.ra) · URRIXKA 1 hego trikuharria (909 m.ra) · URRIXKA 2 ipar trikuharria (919 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..