Argañeta mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Argañeta tontorra
Argañeta tontorra ©inaxio (20260807)
3147 klik
Altuera:1.003 m
Beste izenak: Abrakil
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aldude
  • Banka
  • Beartzun
  • Erratzu. (NB.)
Lurraldea:Nafarroa

Auzatik Hra luzatzen den gandorra altuera galtzen doa pixkanaka Berderizko lepoan 700 metrotik behera etorri arte. Tarte horretan hainbat muino nabarmentzen dira eta horietan bereziena Argañeta da. Izenak ondo dioen bezala, haitza gailentzen da tontorrean, amildegi ikusgarriak harrotuz gainera Aldude aldera. Baztan aldeko isurialdea ordea leunagoa da, ibiltzeko eremu erraza eta polita, basoak estalia gehiena. Buzoirik ez da ageri tontorrean. Tontorrak estatuen arteko muga zaharrarekin bat egiten du (113. mugarria tontorretik gertu dago, Baztan aldera luzatzen den bizkar harritsuan). Ibilbidea luzatu nahi izanez gero Auza ez da urruti gelditzen (nabarmenak dira gandorrari jarraituz harantz doazen bideak). Urruska izeneko beste gain bat du aldamenean bestela, ia bera adinakoa, basoak estalita.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Argañeta eta Urrixka ElbetetikElizondoko hilerria 1236 m inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

113 mugarria (59 m.ra) · Argañeta zutarria (324 m.ra) · 114 mugarria (325 m.ra) · PAGOZELAI zutarria (393 m.ra) · ABRAKUKO ZELAIA trikuharria (491 m.ra) · MUNAUTZ trikuharria (600 m.ra) · 115 mugarria (770 m.ra) · Urruxka mendia (799 m.ra) · 116 mugarria (946 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 34·ra, 34 guztira