Santa Barbara / Malkorraundi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Santa Barbararen ermita tontorrean
Santa Barbararen ermita tontorrean ©inaxio (20031010)
2763 klik
Altuera:853 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Arribe
  • Atallu
  • Gorriti
Lurraldea:Nafarroa

Tontorreko ermitatik datorkio izena, haitzaren gainean eraikitako ermita txikia. Bere inguruan hainbat harrizko hormaren hondakinak atzeman daitezke eta ikusten da garai baten leku estimatua zela. Gorriti aldetik abiatuz gero erraz menderatzen den mendia da, autobiaren azpitik (Gorritiko irteera) nahiz gainetik (Pagozelaiko zubia) pasata. Iparraldeko pagadian barrena (pista) edo Hegoaldeko gandorretik igo daiteke. Ibilbidea osatu nahi izanez gero Elosta mendia gertu da, Hegoaldean. Igoera luzeago bat egin nahi izanez gero, berriz, Atallu edo Arribe aldetik igo beharko duzue.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Argixugaña, Malkorraundi eta Antzubiaga ur-jauzia Atallutik.Atallu 630 m inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Santa Barbara eraikina (14 m.ra) · San Bartolome eliza (544 m.ra) · Gorriti kontzejua (643 m.ra) · GORRITIKO LANGA tumulua (649 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..