- Mundaka
- Sukarrieta
- Bermeo
Urdaibaiko itsasadarraren ezkerraldean, Mundaka eta Sukarrietako udalerrien artean kokatuta dagoen mendi apal bat da Katillotxu. Forma luzexka du. Ipar-hego norabidean, belardi luze batek estaltzen du bere mendi-bizkarraren zati handi bat.
Urdaibairen bokalean egonik, itsasadarraren ikuspegi eder bat izan behar duela pentsa badaiteke ere, itsasadarraren bestaldean dagoen Atxarrek ez bezala, zuhaitzek asko mugatzen dute ikusmira. Arramen artetik doi-doi ikus daitezke Izaro, Ogoño eta Atxarrek.
Tontorrean bertan, eta mendi-bizkarrean zehar bospasei megalito daude.
Komentarioak
Near targets
KATILLOTXU 5 tumulua (18 m.ra) · KATILLOTXU 1 trikuharria (27 m.ra) · KATILLOTXU 6 tumulua (261 m.ra) · KATILLOTXU 2 tumulua (427 m.ra) · PAKATENE tumulua (770 m.ra) ·
aupa
Hau mendi ederra da, urdaibai osoa ikusten da hemendik.
ikuspegia
Oso leku polita da baina zoritzarrez Inguruan dituen pinuak hasten joan dira eta Urdaibaiko parajeak ia ez dira ikusten hala ere beste alderdiko parajeak (Bermeo eta bakio) eta zelaiak ikusten dira eta merezi dau igon eta inguruak ikustea.
Katillotxu
Bermeotik Mundakarantza, bidebarritik eskumatara; Kasinoko bidegurutzetik hurrengo bokakallea eskumatara.
Ziur egon gire badozu Turismo bulegoan, harrituta geratuko dira, baina esango deutsue.
Gailurreko angulu horretatik Urdaibai urrez jantzia ikus dezakezu udan. 98 IL (GR)-aren liburuan azaltzen da ibilbidea.
Mundakara jeits daiteke; eta, hara, herriko euskal jaiaren egunean bazoaz, ba hobeto. Batzokian jan leike.
katillotxu
Oso mendi aproposa umeekin joateko. Nahiz eta aldapatsua izan ordu erditxo batean gailurra egiteko modukoa da. Munitis auzotik (sukarrieta) igonez gero laister aurkituko duzu bidea bai Bermeora joatekoa, bai Mundakarakoa eta baita gailurrekoa egiteko ere.