Gorreta d'os Gabachos mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Gorreta d'os Gabachos tontorra
Gorreta d'os Gabachos tontorra ©inaxio (20260701)
2232 klik
Altuera:2.270 m
Beste izenak: Gorreta de los Gabachos
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Zuriza
  • Selva de Oza
  • Linza
Lurraldea:Huesca

Hiru tontorretan egiten da "Gorreta"ren aipamena mapetan, eta ez datoz denak bat, baina ematen du azken aldian badela adostasun bat Gorreta d'os Gabachos mendiaren kokapen nagusitzat hemen seinalatzen dena izateko. Gorreta d'os Gabachos Norte izendatuta ageri da beste bat Iparralderago (garaieran metro gutxiko aldea dago bien artean), baina lotuago ematen du Foya de Gamuetarekin Gorreta nagusiarekin baino. Bestea, Mallo Gorreta izenekoa, nahiko lotua dago Gorreta honekin, baina ez da erraza bien arteko bidea egitea (ezta Anzotiello aldetik ere), eta zailtasun hortatik datorkio bereizketa eta ospea.

Gorreta hau igotzeko ohiko bidea Chinebral de Gamueta nahiz Foyas de Gamueta aldetik bere iparraldeko lepora etorri eta IMko hegian gora datorrena da. Lepotik gorako tarte hau ez da erraza, harritza irristakorrak hasieran eta karaitza zorrotzak gero arreta eskatzen dute, eta heldu egin behar zaio harriari tarte batzuetan, baina zailtasun gutxiko tartea da. Tontorra bera amildegiak inguratzen du eta ez dago bisitari askorentzako lekurik; bista ederrak, hori bai.

Iruzkinak

    Horixe behintzat suposatu zuen mendi honek nire bizitza mendigoizalean. Tontor guztiak egin eta gero, konturatu nintzen hauxe falta zitzaidala.
    Ibilbidea Linza parajeko bakartiena da, beraz eskertzekoa.
    Abiapuntua fuente de los navarros izango da, badakizue, Linzako aterpetxera bidean. Iturritik bota aurrera, xenda batzuen arrastoak topatu arte. Hemendik aurrera. bideak ez du arazorik, baina hasiera aurkitzea ez da erraza.
    Esan bezala, bide honek basotik hasieran (ederra Gamuetaren pagadi-izeidia) eta zelaietan barrena geroago eramango gaitu. Gamuetako txabola igaroko duzue, seinale moduan. Bidea segi eta harritzarrekin egingo duzue topo piskanaka. Inguruan begiratzen baduzue, seguru nago sarrioren bat ikusiko duzuela... .
    Antzeman La Gorreta eta Foya de Gamuetaren artean zabaltzen den leposka txikia eta bertara hurreratu. Hemendik La Gorreta gure eskubian azalduko da. Tximinia erraz batek eramango gaitu gailurrera. Bistak, kate guzti honetan gertatzen den bezala, paregabeak.

Gertuko helburuak

Chinebral de Gamueta mendia (778 m.ra) · ANSOTIELLO trikuharria (809 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..