Mendi mendia

zuriain·k

15/01/2010 - 14:11

Mendi, Oiezkitik
Mendi, Oiezkitik ©zuriain (20100110)
2080 klik
Altitud:831 m
Puntos de partida: Saigots
Lurraldea:Nafarroa

Arga ibaiak, Urkiagako lepoan sortu eta Eugiko urtegian geldialdia egin eta gero, sigi-saga gainditu behar ditu Azegi eta Baratxueta mendien estribazioek jartzen dizkioten oztopoak, Esteribarko lasaitasunera atera aurretik. Ibaiak urraturiko arroil hau agian ez da Nafarroako beste batzuk bezain ikusgarria, baina merezi du bisita, eta Mendi da inguruko behatokirik onenetako bat.
Esteribarko biztanleek ez zituzten garunak urtu gain honi izena ematen, eta egun ere badirudi Mendik ez duela mendizaleen arreta handirik biltzen. Gainalde lauan gailur bikoitza aurkituko dugu. Ekialdekoa garaixeagoa da, baina panoramika handirik gabea. Pinu landaketa baten erdian dago, eta tokia ez da oso erakargarria. Mendebaldekoan ordea harria azaldu eta landaretzak paisaia mirestea utziko digu.

Comentarios

No comments.

Near targets

San Bartolome eliza (880 m.ra) · Saigots caserío (954 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.