Espeziea (izen zientifikoa)
Fagus sylvatica L.
Landarea
Fagus sylvatica
Iraupen egoera
Txarra
Erreferentziazko IDa
Catálogo de Monumentos Naturales de Navarra, 14
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Beste bat
Abrau·k bidalia 2013·ko Ekainaren 8·an - 20:56etan·an
Penagarria, baina honek ere zeukan txarmaren zati handia galdu egin du. Bi adar nagusi besterik ez zaizkio geratzen, eta horietako bat idorturik. Enborra handia da, taminakoa, baina oraingo honetan ez dakit aparta izateko moduan dagoen. Bere oinean azkonar batek etxola egin eta erabat ustu egin du. Ikustera doanak ez dezala ahaztu inguruetako astigarroak ikustea, horiek ere ikusgarriak baitira eta bisita egitea merezi dute.
Diozun bezala, argazkiak
inaxio·k bidalia 2013·ko Ekainaren 8·an - 23:08etan·an
Diozun bezala, argazkiak ikusita ez du ematen aparteko alea. Hona zer dioen fitxa ofizialak: "Gran haya de copa amplia y desarrollada, poseedora de una altura y un volumen fuera de lo común entre los ejemplares de esta especie. Presenta un tronco limpio hasta que a los 8 metros de altura se abre en las ramas principales. Este haya ya fué declarada Monumento Natural en 1991 por estas excepcionales características.". Iturria: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/C879A63C-589D-43B8-834C-D5362879FABF…
Halaxe zen
Abrau·k bidalia 2013·ko Ekainaren 8·an - 23:36etan·an
Bai halakoa zen une hartan baita geroago ere; baina, argazkietan ikus daitekeen bezala, urtetik urtera adarrak galduz joan da. Azken kolpe ederra orain dela urte luze bat pairatu zuen bere adar handi bat, argazkietako orbainik altuena, galdu zuenean. Galdutako adarren orbainak argi ikusten dira. Ondorioz, altuera, bolumena... galdu egin du. Enborra bai ikusgarria, aparteko neurriak ditu; baina adakera ez da urte haietakoa.