Aspaldiko toki ezagunak atzera ere ikusteko gogoarekin (Mugarriluze, Aumategi, Andarto, Aranguren), pagadi orriberriztupetatik ibiltzea, eta batez ere Degurixa bailara zoragarria ikustea abiatu nintzen M.aldetik, San Juanzarretik.
Bideek egunetik egunera, urtarotik urtarora zerbait berri izaten dute beti. Oraingo honetan ibilaldi honek aukera eman zidan Degurixan Antxon eta Agurtzane ezagutzeko.
Beraiei esker inguruko hainbat izene eta istorioren berri eman zidaten:
Atxulo begia, urkiatarren txabolaren istorioa, gurdibideak, astobidea, ikazkinen txabolen aztarnak, mugarriak, Karlistaldia, Aranguren inguruko alerzeen landaketa eta erreketa, pagadiaren eta artzainaren arteko harremana, bide zaharren erosotasuna, iturriak.
Antxon Etxabe eta bere emaztea Agurtzane Degurixa eta inguru guztiko tradizio jagoleak, eskerrik asko bihotz-bihotzez
Komentarioak
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Joxe Bizente Etxabe, Degurixako artzaina
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2012·ko Ekainaren 1·an - 09:22etan·an
<a href="http://www.euskonews.com/0543zbk/gaia54303eu.html">Euskonews aldizkariko 543. zenbakian</a> Josemari Velez de Mendizabal-ek elkarrizketatzen du Joxe Bizente.
Hori Antxon-en aita duzue.