Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:MURUMENDI
Aurkitzailea(k):J. Etxaniz
Noiz aurkitua:
1997
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Trikuharri motz itxia. Tumulua: 16 m.ko diametroa eta 1 m eta 0,40 m arteko garaiera. 4 harlauzez osaturiko ganbara du. 4 harlauzek esparru trapezoidal bat eratzen dute. Barneko neurriak: 1,80 m luzera, eta 1,10 m eta 0,75 m arteko zabalera. Hondoan beste harlauza bat azaltzen da. 80° E-M-ra zuzendua dago. Ganbarako harlauzak kareharri tupatsuaz eginak daude eta tumulua bertako kareharri tupatsu eta basaltoaz. Indusketaren ondoren lurzoruaz estalia geratu zen.
Iraupen egoera:Oso kaltetuta
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Ezkio-Itsaso
Garaiera:574 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Ez da horren nabarmena
Industua:
Bai
Nola iritsi:
Mandubizelaia deituriko lekuan, Mandubiko mendatetik MHM-ra 375 m.ra dagoen zelaigune batean. Mandubiko gainetik Kizkitzako baselizara doan pistatik Mandubizar baserria pasa eta pista horretan 300 m egin ondoren 100 m ezkerretara. Trikuaizti I eta II tumuluak EIE-ra kokatzen dira, 810 m.ra. Pinudi batean kokatua dago (Monterrey-ko Pinua). Seinaleztatua dago.
Historiala:
J. Etxanizek aurkitu zuen 1997n. J.A. Mujikak induskatu zuen 1998-2000n. Aranzadiko Prehistoriako Saileko Gordailuan aurkitzen da bertan ateratako materiala.
Komentarioak
Near targets
Mandubia auzoa (75 m.) · Kizkitza ermita (526 m.) · TRIKUAIZTI I tumulua (782 m.) · TRIKUAIZTI II tumulua (787 m.) · San Martin eliza (870 m.) ·
Beste mapatan ikusi
lastima da indusketa egin
lastima da indusketa egin eta gero trikuharria lurrez estalita uztea, orain ez da bertan osinek estalitako lur munto zabal bat besterik ikusten. kokapena zehaztu dut GPSaz bertan jasotakoarekin.
Kokapena nire ustez ez da zuzena
Kokapena nire ustez ez da zuzena, nik GPSaz gaur jasotakoa hau da, X-561208 Y-4770821 Z-575.
Arrazoi duzu, zuzendu eta
Arrazoi duzu, zuzendu eta gero leku egokiagoan ematen du mapa gainean. Okerreko datum-a erabiliko nuen.