Altuera:826 m
Beste izenak:
Oskia
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Atondo
- Eritze
- Errotz
- Itza
- Otxobi
Lurraldea:Nafarroa
Andia aldetik datorren gandor luzearen (Satrustegiko haitza, Txurregi, Gaztelu) jarraipena da Bizkai, baina Arakil ibaiak bereizten du Gaztelutik, haitzarte ikusgarri batez ebakita. Paraje ederra izango litzateke mendia alde horretatik jaten ari den arrobi tamalgarriarengatik ez balitz.
Tontorraren inguruko larreak ez beste guztia basoak estaltzen du, artadiak hegoaldeko isurialdean eta pagadiak iparraldekoan. Gandorrak gora behera gutxi du eta zailtasun handirik gabe jarraitu daiteke. Ehiza postu ugari ere bada, gandorrean zehar.
Komentarioak
Near targets
Atondo kontzejua (633 m.ra) · San Martin eliza (653 m.ra) · Oskiako Ama Birjina eraikina (795 m.ra) · Asuncion ermita (839 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Izen aldaketa: Oskia -> Bizkai
Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Inguru horretan eginiko galdeketek argi uzten dute Oskia dela Arakil ibaiak irekitako haitzartea dela, eta ez Katalogoko gailurra. Azken hau izendatzeko gehien dokumentaturiko izena hautatu da, hiztunen erabileran ere bizirik baitago.
Las encuestas realizadas en la zona muestran claramente que Oskia es el nombre del desfiladero abierto por el río Arakil, y no la cima del Catálogo. Para denominar esta última se ha elegido el nombre más documentado que, además pervive en el uso hablado."