MUGARRILUZE zutarria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Mugarriluze zutarria
Mugarriluze zutarria
©inaxio (20060604)
2200 klik
Megalito mota:Zutarria
Megalito eremua:ELGEA - ARTIA
Aurkitzailea(k):L.P. Peña Santiago
Noiz aurkitua: 1980-05-31
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Harlosa formako zutik dagoen monolitoa, piska bat okertua HErantz. Bere altuera lurzoru gainean 2,13 m.koa da. Bere zabalera oinaldeko 1,65 m. eta goi-muturreko 1 m. tartean dabil eta lodiera 0,20 eta 0,27 m. tartean. Ardatz nagusiaren norabidea: IE-HM. Bere oinaldean lurrean kaltzatzeko erabilitako harriak ikusten dira. Bertako hare-harria.
Grabatu ezberdinak ditu muga gisara izan duen erabileraren ondorioz, ildoak, gurutzak eta hizkiak: IEko aurpegian E bat eta 3 bat; HEan 0,65 m.ko ildoa, 3 bat eta gurutz bat; HMko aurpegian B bat; IMko aurpegian 0,60 m.ko ildo bat eta gurutza. Gaur egun Eskoriatza eta Barrundia (Araba) udaletako muga da.

Iraupen egoera:Egoera onean
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:1094 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Nola iritsi: Izen bereko gailurraren Iparmendebaldeko muturrean, Barrundiako (Araba) mugan. Alabitarte-tumulua 650 m. Iparralderantz kokatzen da.
Historiala: L. Peña SANTIAGOk aurkitu zuen 1980ean. Ez da industu.
Bibliografia: Munibe 1980, nº 32, p. 349
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDARIZ, A. et al. (1982)
BARRIO, L. del y UGALDE, TX. (1980)
PEÑALVER, X. (1983)

Komentariorik ez..

Near targets

Mugarriluze mendia (447 m.ra) · ALABITARTE tumulua (546 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints