Laplana mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20231014)
3234 klik
Altuera:1.337 m
Beste izenak: La Plana
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Otiñano
  • Kodes santutegia
  • Kanpezu
Lurraldea:Nafarroa

Bigarren mailan gelditzea tokatzen zaio tontor honi, izan ere Joar hain gertu izanda lehenago jotzen du mendizaleak hara eta gero, kemenik geldituz gero, igoko da hona. Askotan gertatzen da halere hobeto ikusten dela mendi bat aldamenetik bertara igota baino, eta hala da Joarren kasuan ere, Laplanak ikuspegi zabala eskaintzen baitu haren gain.
Hegoaldeko isurialdean harritza luzeak jausten dira Kodes aldera, baina iparraldekoan aldapa leunak eta pagadia da nagusi. Gailurra gandor zorrotz eta erraz batek osatzen du, harik eta tontorrera heltzean zabaldu eta gune zabal batek burutzen duen arte. Han, buzoi landu batek mendian dabilen mendizale bat irudikatzen du, xehetasun ugarirekin (!).
Ohiko bideak ez du batere zailtasunik, Joar aldera jotzen duen bide bera da bien arteko lepora heldu arte. Handik eskubi aldera jo eta ertzari jarraituz, 200 m gorago, erraz heltzen da tontorrera.

Mendialdea*: Kodes

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Kodes santutegia .. Laplana Kodes santutegia inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..