Near targets
San Roman eliza (72 m.ra) · San Roman 20 etxe aipagarria (96 m.ra) · Virgen del Camino eraikina (758 m.ra) · Argiñano kontzejua (961 m.ra) · San Martin eliza (990 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
San Roman eliza (72 m.ra) · San Roman 20 etxe aipagarria (96 m.ra) · Virgen del Camino eraikina (758 m.ra) · Argiñano kontzejua (961 m.ra) · San Martin eliza (990 m.ra) ·
Teila margotuak
2021eko abuztuan izan nintzen bertan. Herriko horma askotan pintatutako teilak zeuzkaten jarrita, bisitarien entretenigarri. Ekimen bitxia iruditu zitzaidan, egindako ahaleginagatik batik bat, lan handia baitzegoen egina. Bestela inor kalean ikusi ezean batzuetan erreparoa ematen du kalean gora eta behera ibiltzea, abegi oneko keinurik somatu gabe, behar ez den lekuan ibiliko bagina bezala. Teila hauek berriz bisitaria etxeetara gerturatzera gonbidatzen dutela ematen du, marrazkiak ikusteko aitzakiarekin (zaungaka hartzen zaituzten txakurrak ez bezala, bestalde).
Izena nola ahoskatu
Euskaltzaindiaren arabera, <a href="https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galder…; target="_blank">sabaikari moduan</a> ahoskatu behar da ("xoxo"rekin bezala), nahiz eta abizen bereko pelotari famatuarena bestela ahoskatu. Izenak <a href="https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaI…; target="_blank">aldaera asko</a> izan ditu historian zehar. <a href="https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/82727.pdf" target="_blank">Hauxe</a> izenari buruzko azalpena.