Castejon mendia

zuriain·k

2019/03/25 - 08:14

Arquijasko ermita
Arquijasko ermita ©zuriain (2019-03-25)
258 klik
Altuera:655 m
Abiapuntuak:
  • Zuniga
  • Azedoko errepidea
Lurraldea:Nafarroa

Lokiz eta Kodes mendilerroen artean baso zerrenda zabal bat hedatzen da, garai batean Vasco-Navarro trenak zeharkatzen zuena. Valderrota izeneko zonalde honetako oihanetan pinuak eta quercus familiako zuhaitzak dira nagusi, gainak erabat estaliz geruza zeharkagaitz batekin. Beraz, ez dugu espero izanen paisaia zabalik ikustea, eta kontuz ibili beharko dugu bideak ez galtzeko, baina bestalde, Nafarroako baso zabalenetako batean barrena ibiltzeko plazerra izanen dugu.
Castejon gain konikoa da eta inguruko gainen antzera, basoak erabat hartzen du mendia. Txangoa luzatu nahi izanez gero, Kodes mendilerroko gailurrak hurbil izenen ditugu. Guk ordea, La Mata izeneko gaina (823m) aukeratu genuen.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Ermita del Humilladero ermita (466 m.ra) · Nuestra Señora de Arquijas ermita (680 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..