Altuera:1.037 m
Beste izenak:
Gasu
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Izko
Abiapuntuak:
- Abinzano
- Uzkita gaina
Lurraldea:Nafarroa
Gehienok Izkoko mendilerroko gain altuena Antxurda zela uste bagenuen ere, usteak erdia ustel. SITNAko orrialdeko mapek ia bi metro gehiago eman dizkiote Gasuko gainari. Aitzakia ederra Sabaitzako gainak bisitatzeko. Mendi hauek Abinzanoko harratetik mendebalderantz zabaltzen dira gorabehera handirik gabe. Haizerroten oihan bat jabetzen da orain gain hauetaz, txangoa erraztuz, baina itsustuz.
Tafalla aldeko Gure Lurre taldekoek zonaldeko 14 "Zortziehunekoak" katalogatu zituzten. Sabaitzako gainetan Kruzgain mendia aukeratu zuten, eta txango jendetsu batean jarri zuten burdinazko haga bat gailurrean.
Iruzkinak
Komentariorik ez..

