Lexarburu mendia

zuriain·k

2012/12/13 - 15:32

Lexarburu
Lexarburu ©zuriain (20121209)
1226 klik
Altuera:915 m
Beste izenak:
  • Artxinga
  • Irumugarri
Abiapuntuak: Ezkurra
Lurraldea:Nafarroa

Irakurri eta Iruñarritik abiatzen den adar luzearen gain nagusietako bat dugu Lexarburu. Handik aurrera, adarra Lizartzeta menditik luzatzen da ipar-ekialderantz Loitzateko mendiraino.
Inguruko gainez ez bezala, Lexarburu ia zuhaitzez erdi estalirik du gailurra, baina paisaia zabalak ikusteko aukera izanen dugu bai gailurretik bai harainoko bide osoan zehar.
Historiaurreko hainbat monumentu ikusiko ditugu gain honen inguruan, haien artean Azango Miakako trikuharri "berreraikia".
M. Belaskok dio lexar ("lizar"-en aldaera) hitzetik datorrela gain honen izena.

Komentariorik ez..

Near targets

LEZARBURU trikuharria (122 m.ra) · URRUTIÑA trikuharria (535 m.ra) · URRUTIÑA 2 ekialde trikuharria (547 m.ra) · LARREGOIENA trikuharria (647 m.ra) · ARTXINGA tumulua (870 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 42·ra, 42 guztira