Magdalenako ermita tenplu neogotikoa da, neurri handi samarrekoa, eta, arkitekturearen aldetik, hurbilago eleizen tipologiatik ermitenetik baino. Bilbo eta Vitoria/Gasteiz lotzen ebazan antxinako bidearen ondoan dago.
Magdalenako ermita zaharra XIII. mendekoa zan, eta ez egoan gaur egungo leku berean, baizik eta ariel-zergak kobretako etxetik hurbil, Araba eta Bizkaiko jaurerria bereizten ebazan mugan.
Ermita ha “dagoan lekuan berreregi eben 1771. urtean". Halanda be, udalaren kontu-liburuetan lan horreek 1774an egin zirala jasota dago. Obra horren zuzendaria Zeanuriko Francisco Fernández de Larrinoa zurgin maisua izan zan, 1775eko kontuetan jasota dagoanez.
XIX. mendean zehar zaharberritze-lan ugari egin ebezan ermitan, batez be Arratiako bide barria zabaldu ebenean. Une hatan, Luis de Arauco bideetako arkitekto zuzendariak errepidea egiteko lanek eleizpean eragindako kalteak tasau ebazan: guztira, 954 erreal.
Urte batzuk geroago, XX. mendeko lehenengo hamarkadan, Aretxaga familiak ermita zaharbarritu eta handitu eban, eta orduan hartu eban eraikinak gaur egungo fisonomia neogotikoa.
Ubideko ermita hau xumea zan, landa-tipologiakoa, eta XX. mendearen hasierako azken berreraikuntzan tenplu handi bihurtu eben, seguruenik Fidel Iturriak 1898an Artearako proiektau ebanaren ereduari jarraituz.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Magdalena auzoa (41 m.ra) · San Juan auzoa (169 m.ra) · Ubideko San Juan Bataiatzailea eliza (234 m.ra) · Ubide udalerria (855 m.ra) · Motxotegi mendia (923 m.ra) ·

