Eltxumendi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra Htik
Tontorra Htik ©inaxio (20040718)
3267 klik
Altuera:854 m
Beste izenak: Sollaundi
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Oteitza
  • Ollakarizketa
  • Saratsa
Lurraldea:Nafarroa

Oteitza eta Saratsa aldeko gari soro eta larreek itxura lehorra ematen badiote ere baso eremu zabalak ditu Eltxumendik goi aldean; hori bai, baso zakarrak, arantza ugariko landaretza eta artadia. Hainbat lekutan higadurak egindako urratuak ere ikus daitezke eta bideak hauts bihurtuta eta larreak lastotuta gelditzen dira uda aldian. Ez dauka bereizgarri nabarmenik, tontorrean doi-doi harrotzen den ertz harritsua ez bada. Bertan, larreak estali ezin duen eremu harritsuan, erpin geodesikoarekin batera, buzoi parea. Ez du ematen halere gunerik altuena hori denik, aldapak gora egiten du oraindik iparralderago dagoen pinudiaren aldera. Bista hobeak zeudelako jarriko zituzten dauden lekuan. Dena dela, aldeak txikiak dira oso.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Oteitza .. Eltxumendi Oteitza inaxio

Iruzkinak

    Mendi erreza, 40' tan igo daiteke Oteitza herrixkatik, eta bista ederrak gozatzeko para izan dut gaur.
    Erpin geodesikoan Nafar gobernuak, Sollaundi izena adierazten du.
    Familiarekin paseoan joateko modukoa.

Gertuko helburuak

SOIAONDI trikuharria (125 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 29·ra, 29 guztira