Pedicularis comosa

inaxio·k

2008/06/17 - 21:54

...
...
©inaxio (20070502)
1238 klik

Lore horiak

 

Lore gorrixkak edo arrosak

 

Korolaren goiko ezpaina moko luzean amaitzen da; brakteak loreak baino laburragoak dira; zurtoinak gorantz okertzen dira (87)

Korolaren goiko ezpainak ez du mokorik, edo oso laburra du; beheko brakteak, behintzat, loreak baino luzeagoak dira; zurtoin tenteak (88,89)

 

Korolaren goiko ezpainak bizkarraldean ileak ditu eta hortzik gabeko punta motza du; braktea gehienak loreak baino luzeagoak dira; kalizaren hortzak osoak dira (88)

Korolaren goiko ezpaina ilegabea da eta puntan 2 hortz dituen moko laburrean amaitzen da; beheko brakteak bakarrik dira loreak baino luzeagoak; kalizaren hortzak osoak dira, edo bestela luzakin hostokara dute, ± zatitua (89)

Beste izenak: Pedicularis schizocalyx
Generoa:Pedicularis
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:650 m
Garaiera gehienez:1400 m
Ingurunea: Larre harritsuak mendi-hegal eta gandorretan, eta larre-sastrakadi mosaikoak pagadi, erkamezti eta artadietako soiluneetan.
Banaketa orokorra:Orofito mediterraneoa

Korolaren goiko ezpaina ilegabea da eta puntan 2 hortz dituen moko laburrean amaitzen da; beheko brakteak bakarrik dira loreak baino luzeagoak; kalizaren hortzak osoak dira, edo bestela luzakin hostokara dute, +- zatitua.

Ugaritasuna: Tarteko eta hegoaldeko mendiak (ez da heltzen lurraldearen ekialdeko mugaraino): U

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira