Izen arrunta (z):
eu: itsas plantaina
Generoa:Plantago
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gehienez:50 m
Ingurunea:
Padurak eta itsaslabarrak, furmaren eta kresalaren eraginpean.
Hosto guztiak antzekoak dira, linealak edo lineal/lantzeolatuak, osoak edo lakain irregular gutxitan zatituak, loditxoak, lauak edo ildaskatuak, albo-nerbioak erdiko nerbiotik hurbilago dituztenak ertzetik baino; braktea ia zorrotzak, gila zabalarekin eta ertz orbelkara estuarekin; galburu luze edo laburrak, batzuetan laxoak oinaldean. subsp. maritima: Hostoak oso mamitsuak dira eta zimeltzean belztu egiten dira, erdiko nerbio nabarigaitza dute, osoak dira, kamutsak edo ia zorrotzak, (1)2-15 mm zabal; hostoek oinalde marroia izaten dute; brakteak gehienetan obatuak dira eta zimeltzean gila belztu egiten zaie.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
