- Munarriz
- Muniain
- Azantza
Gesaltzako bailara iparraldetik ixten duen karaitzezko harresiko tontorretako bat da Obiarri, Garindo eta Itxesorde artean. Hauek baina apalagoa da, baina ikusgarriagoa ere bai, bere hegoaldeko ertzaren egitura bitxiagatik. Hainbat lekutan (OSM esaterako) tontorra iparralderago kokatzen da, ikuspegi mugatuagoa duen eremu batean, baina nik uste egokiagoa dela hegoaldeko ertz hau helmuga bezala seinalatzea, beste leku batzuetan aipatzen den bezala (SITNA), ikuspegi zabalagoa duelako bailara aldera eta leku ikusgarria delako benetan. Nolanahi oso metro gutxiko aldea dago gain alde horretan, ia laua da.
Hegoaldeko ertz honetan bailarako beste hainbat lekutan ere nabari den fenomeno bat ikus daiteke oso era nabarmenean, bailara ("diapiroa" izango litzateke kasu honetan izendapen geologikoa) inguratzen duten karaitzezko malkar handi horiek amiltzen ari dira pixkanaka bailara aldera. Honela, Obiarriko hegoaldeko ertzean gainaldetik bereizten hasita dagoen karaitzezko eremu handi bat ikus daiteke, arrakala sakon eta zabal batez moztuta. Oraindik pasa daiteke bereizten ari den eremu horretara arrakala ekialdeko harrizko pasarte batetik nahiz mendebaldetik inguratuz (errazagoa mendebaldetik). Eremu horretan eraztun-tumulu nabarmen bat dago, amildegiaren ertzean, eta beste ertz honen oinean, dagoeneko amore eman duen karaitzak eratutako amilegia eta haren oineko harritza.
Ez da erraza ordea hegoaldeko ertz honetara heltzea, ezpela, elorria, laharra eta karaitzak traba egiten dute nonahi eta gaztazka pixka bat egin beharra dago hainbat lekutan aurrera egiteko. Erraza da bestetik norabidea galtzea GPSa aldean izan ezean, basoak ixten baitu ikuspegia gehienean.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Itxesorde, Obiarri eta Garindo Muniainetik | Muniain (Gesalatz) | 550 m | inaxio |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
OBIARRI tumulua (38 m.ra) · OBIARRI eraztun-tumulua (378 m.ra) · ITXASORDE 2 eraztun-tumulua (591 m.ra) · ITXASORDE 1 eraztun-tumulua (795 m.ra) · Itxesorde mendia (832 m.ra) · Itxasorde 3 tumulua (874 m.ra) · ITXASORDE 3 eraztun-tumulua (889 m.ra) · ITXASORDE 1 hego tumulua (890 m.ra) · ITXASORDE (Sarbil Zelaia) trikuharria (972 m.ra) · Ornaitz eraztun-tumulua (977 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..
