Abiapuntua:
Muniain (Gesalatz)
Zailtasuna:
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:550 m
Eskema:
Muniain - Sarbil bidea - Itxesordeko lepoa - Itxesorde - Obiarri - Oiartxo mt. - Madalena baseliza - Ornaizgibel - Butzuberri - Muniain
Luzera:13.50 km
Iraupena:
5 ordu
Ibilbide mota:
Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Noiz egina:
2025-11-29
Gesalatz bailara inguratzen duen kareharrizko harresiko iparraldeko hiru tontor bilatzen ditu bideak: Itxesorde, Obiarri eta Garindo. Zailtasun gutxikoa dela jarri dut baduelako zailtasunen bat zenbait pasartetan, bide nabarmenik ez delako ikusten edo sastrakak (laharra, elorria, ezpela) nahiko estu hartzen duelako bidea, bereziki Obiarri tontorra bisitatzeko egiten den joan-etorrian. Obiarri bazterrean utzi eta bidea jarraitu daiteke, baina Obiarri bera da seguraski bide honetako leku interesgarriena.
Arrastoa:
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 20251129-Itxesorde-Obiarri-Garindo_2.gpx | 155.34 KB |
Komentariorik ez..