Medicago arabica

inaxio·k

2025/05/03 - 21:17

Medicago arabica, Madotz aldean
Medicago arabica, Madotz aldean ©inaxio (20250501)
9 klik

Lekak okerrak edo disko-itxurakoak dira, ez dute eztenik, ertzeko nerbio bat dute luzetara eta berarekin bat egiten duten beste nerbio batzuk zeharretara

 

Lekak disko-itxurakoak, zilindrikoak edo ia esferikoak dira, gehienetan eztenak edo tuberkuluak dituzte, ertzeko nerbio bat eta ertzondoko nerbio batzuk dituzte luzetara, eta beraiekin bat egiten duten beste nerbio batzuk zeharretara

 

Landare bizikorrak, zurixkak, kotoi-antzeko ilupaz estalita; lekek erdian zuloa dute (56)

Urteroko landareak, ilegabeak edo ilaundunak, baina ez kotoidunak; lekek ez dute zulorik erdian (58,59)

 

Lekak kiribil irekiak dira; ezten ildokatuak; fruitu gazteak kalizaren lakainen artetik ageri dira (58,59,60)

 

Lekak kiribil trinkoak dira; eztenek ez dute ildorik edo oso azalekoak dituzte; fruitu gazteak kalizaren barruan daude (61,62,63)

 

Estipula osoak edo ia; landare ilaundunak (58)

 

Estipula horztunak edo listuak; landare ilaundunak edo ez (59)

 

Loreak 5-6(7) mm luze dira; gehienetan hostoek orban ilun bat dute; gehienetan lekaren ertza ildokatua da (albotik begiratuz gero 3 ildo ikusten dira); landareek ile giltzatuak dituzte lore-elkarteen kanduetan, behintzat (59)

Loreak 2-5 mm luze dira; orbanik gabeko hostoak; lekaren ertza ez da ildokatua (albotik begiratuz gero 2 ildo ikusten dira); landareek ez dute ilerik edo ile bakunak dituzte (60)

Generoa:Medicago
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gutxienez:0 m
Garaiera gehienez:900 m
Ingurunea: Belartzak, arekak, leku eraldatuak.
Banaketa orokorra:Hainbat eskualdetakoa
Ugaritasuna: Ia lurralde osoa: U

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints