Leka iletsuak, oinean tuberkulu bana duten ileekin; urteroko landarea, ±iletsua; 1-3(4) lorek osatutako lore-lukuak (4)
Leken bizkarraldeko jostura ilaunduna da, ez du ildaskarik ez zeharkako hegalik edo gilarik; leka bakoitzak (1)2-3 hazi ditu, tuberkuludunak; kalizaren hortzak hodia halako 1,5 baino laburragoak dira (10)
Lore gorrixkak; lekak 5-10 mm zabal dira, ildaskak dituzte eta bizkarraldeko josturan 2 gila dituzte; 1-3 cm-ko kanduak (11)
Lore zuriak, arrosak edo urdinxkak; lekak 12-15 mm zabal dira eta bizkarraldeko josturan 2 hegal hostokara dituzte; 3-7 cm-ko kanduak (12)
Generoa:Lathyrus
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Gorria
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:80 cm
Garaiera gutxienez:0 m
Garaiera gehienez:1000 m
Ingurunea:
Soroak, ezpondak eta urteroko belarren larre lehorrak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa
Ugaritasuna:
Lurraldearen hegoko erdia: U; Mendebaldeko haran atlantikoak: B
Komentariorik ez..