Lathyrus setifolius

inaxio·k

2025/05/05 - 21:17

Lathyrus setifolius Etxauri aldean
Lathyrus setifolius Etxauri aldean ©inaxio (20250418)
8 klik

Hostoak, behekoak behintzat, bakunak dira edo kiribil bilakatuta daude

 

Hosto konposatuak, paripinatuak

 

Hosto guztiek hostoxka-pare bat dute

 

Hosto batzuek edo denek 2 hostoxka-pare edo gehiago dituzte

 

Leka iletsuak, oinean tuberkulu bana duten ileekin; urteroko landarea, ±iletsua; 1-3(4) lorek osatutako lore-lukuak (4)

Lekek ez dute ilerik, edo tuberkulurik gabeko ileak dituzte; landare bizikorra edo urterokoa; lore bakartiak (6,10)

 

Landare bizikorra; loreak 2-15naka daude (5,6)

 

Urteroko landarea; loreak banaka daude, eskuarki (10,11)

 

Zurtoin hegaldunak, zati batean behintzat; lekak 5-15 mm zabal dira eta 2-4(5) aldiz luzeagoak (10,11)

 

Hegalik gabeko zurtoinak; lekak 2-6 mm zabal dira eta 5 aldiz luzeagoak gutxienez (14,15)

 

Leken bizkarraldeko jostura ilaunduna da, ez du ildaskarik ez zeharkako hegalik edo gilarik; leka bakoitzak (1)2-3 hazi ditu, tuberkuludunak; kalizaren hortzak hodia halako 1,5 baino laburragoak dira (10)

Leken bizkarraldeko jostura ilegabea da, ildaskatua, eta 2 gila ditu, edo zeharkako hegalak ditu; leka bakoitzak 2-6 hazi ditu, leunak; kalizaren hortzak hodia baino 1,5 aldiz luzeagoak dira gutxienez (11,12)

 
Generoa:Lathyrus
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Gorria
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:60 cm
Garaiera gutxienez:400 m
Garaiera gehienez:1200 m
Ingurunea: Urteroko belarren larreak lur lehorretan.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa
Ugaritasuna: Lurraldearen erdi-ekialdea: U(B)

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints