Peña del León mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Peña del León
Peña del León ©Enezubi (20240724)
3338 klik
Altuera:1.389 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Bernedo
  • Kripan
  • Lagran
  • Villafría
Lurraldea:Araba

Ez du mendi honek berez ingurukoek baino zailtasun handiagorik, baina ez du hainbeste mendizale erakartzen antza denez. Bide arrastoak arinak dira eta erraz galtzen dira harri, ezpel eta belar artean, arreta jarri behar da bidearekin asmatzeko, mendebaldeko gandorrean batez ere. Besteak bezain ikusgarria da ordea, ekialdetik nahiz mendebaldetik begiratuta: amildegi zuzenak hegoaldera begira eta gandor zorrotz bat hari eusten, San Tirso eta Toro mendatearen artean. Apaingarri 'estra' baten faltan izango da beharbada mendizaleak erakartzeko, San Tirsoren boneta edo ermita bezala, edota metro gehiagoren faltan, Larrasa eta Palomares-en aldean, baina igotzea merezi duen tontorra da, zalantzarik gabe.

Mendialdea*: Toloño

Iruzkinak

    Okoneko ermitatik San Tirso eta Leon haitza.

    Okon eta San Tirso arteko bidea oso ondo azalduta dago tontor horri dagokion orrian.

    San Tirso-tik Leon haitzera 00:50ko ibilbidea dago. mendi-zerra gaineko bidezidorra jarraituz.

    Okonera itzuli gara Leon haitzetik iparraldeko magaletik beherantz abiatzen den bidetik, Lagranerantz.
    Bide horrek hasieran IMrantz jotzen du. IL.aren seinaleekin topo egiten denean norabidea aldatu, Era.
    Jaitsiera hasten denetik pare bat orduko bidea egin dugu ibilbide osoa bete arte: Okon-Okon

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..