Otsarte mendia

zuriain·k

2009/04/14 - 09:03

Otsarteko gailurra
Otsarteko gailurra
©zuriain (2009-04-14)
2529 klik
Altuera:950 m
Beste izenak: Kulpittu
Mendialdea:Mortua
Abiapuntuak:
  • Eltzaburu
  • Leurtzako urtegiak
  • Orokietako mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Uren banalerroko mendi nagusietatik aldendurik, badira hainbat gain Ultzama eta Basaburua ibarren artean altxatzen direnak: Otsartez gain, Arburuko Kaskoa, Zamategi eta Aitzarbil bera ere sartuko lirateke oihanak hartutako gailur hauen artean.
Otsarte edo Kulpittu gailur bikoitzeko mendia dugu. Garaiena ekialdeko tontorra da. Inguruko mendiak ez bezala, Otsarteko gailurra harritsua da eta paisaia apur bat ikustea ahalbidetzen du... tontorreraino bertaraino ausartzen diren pagoen baimenarekin, jakina.
Inguruko pagadi ospeletan hainbat monumentu megalitiko aurki ditzakegu, Pitxortzar I izanik ikusgarriena eta egoera hoberenean dagoena.
M. Belaskoren hiztegi etimologikoan irakur dezakegu mendi honen izenak zerikusia duela behiala toki mehar eta estuetan otsoei jartzen zitzaizkien segadekin.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

GANBELETA trikuharria (407 m.ra) · ZAMATEGI zutarria (888 m.ra) · Zardaiko Kaskoa mendia (917 m.ra) · ARPEGI trikuharria (983 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..