Kortazar / Muneta mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Kortazar
Kortazar ©Enezubi (20240503)
4066 klik
Altuera:749 m
Beste izenak: Karakate
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Elgoibar
  • Maltzaga
  • Soraluze
Lurraldea:Gipuzkoa

Tontorrean zutitzen den antena zaharra eta bertaraino igotzen den errepidea dira mendi honen gaitzik handienak. Errepideari esker era guztietako mendizaleen eskura gelditzen da Kortazar eta Irukurutzeta arteko bizkar luzea eta, esan beharra dago edozein adinetako ibiltarientzat aproposa dela eremu hori, izan ere bide luzea egin daiteke gora-behera gutxirekin bide garbi eta erosoetan barrena. Pinua eta pagoa tartekatzen dira, iratze, larre eta otez osatutako bide-bazterretan, han-hemenka sakabanatutako haiz mutur bakan batzurekin. Haitz mutur horiei begira otuko zitzaien beharbada historiaurreko jende haiei hainbeste monolito eraikitzea bizkar horretan barrena, izan ere asko dira tarte horretan aurkitutakoak.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
soraluze - gorla -soraluze Soraluze 1691 m diagoba
Marraskilo Tour 2011 Soraluze 1800 m Jose
Marraskilo Tour 2009 Soraluze 1800 m Jose
Trikuharrien bidea bizikletan Soraluze 1200 m Jose
Izozia .. Kortazar / Muneta Izozia BatenBat
Trikuharrien Bidea Kortazar 200 m Jose

Iruzkinak

    OSO MENDI POLITXA ETA TRANKILA ZAN MENDI HAU,KAMIÑUA EGIN AURRETIK.GERO KAKA MENDI DANAKIN PASATZEN HARI DANA.

    Tontor honen benetako izena Kortazar bada ere, zuzenak eztiren beste bi izenez ere ezagutzen dute inguruko herrietako biztanleek:
    - Karakate: hiru izenetan erabiliena.
    - Munetako Haitzak: Soraluzeko herritarren artean erabilia bada ere, ezta tontorraren izena, zertxobait beherako dauden haitz batzuen eta hauen gainean dagoen eta gurutzea duen tontor txikiaren izena baizik.

Gertuko helburuak

Gortazar - Karakate zista (204 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 57·ra, 57 guztira