Irupagoeta mendia

zuriain·k

2012/08/07 - 13:36

Irupagoetako gurutzea
Irupagoetako gurutzea
©zuriain (2012-08-07)
1272 klik
Altuera:1.067 m
Beste izenak: Tres hayas
Mendialdea:Uztarrotze
Abiapuntuak:
  • Garralda
  • Auritz
  • Orreaga
  • Orbaitzetako ola
Lurraldea:Nafarroa

Garralda, Orbaitzeta eta Auritz-Orreaga herrien artean, mendimultzo nahasi bezain ezezagun bat zabaltzen da bi Nafarroen arteko muga-mugan. Mendialde honen hegoaldean Arregia edo Erodoa bezalako haitz malkarrak gailentzen diren bitartean, erdialdean erliebea gozatu eta Latxaga inguruko goi-ordokiek menderatzen dute paisaia.
Ortzantzurietaren begiradapean, gorabehera handirik gabeko kate bat hedatzen da hegoalderantz, Nabala lepo ospetsuak lotuta erraldoiari.
Aitzina bide garrantzitsuak igarotzen ziren kate honetatik. Eta hain zuzen, azken teoriek Irupagoeta inguruetan kokatzen dute Karlomagnoaren armadak jarraitu zuen zoritxarreko bidea.
Guk ordea, arrisku handirik gabe ibiliko gara paraje eder hauetan. Soilik lainoa izan genezake etsai. Irupagoeta edo Latsagainako gailurrak aitzakia ederrak izan daitezke paraje hauek ezagutzeko.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..