Chinebral de Gamueta mendia

inaxio·k

2005/07/22 - 18:50

Ekialdeko bizkarreko igoerako azken metroak
Ekialdeko bizkarreko igoerako azken metroak ©inaxio (20260701)
2370 klik
Altuera:2.329 m
Beste izenak: Ginebral de Gamueta
Zerrenda:MA - Pirinioa
Abiapuntuak: Linza
Lurraldea:Huesca

Gamuetako ohiko igoera Linza aldetik abiatzen da, aterpetik bertatik edo aterperako bidetik (Plano de la Casa, Fuente de los Clérigos, Barranco de Gamueta.. bidezidorrak gorago elkartzen dira), eta mendebaldeko bizkarrean gora igotzen da. Bide nabarmena eta zailtasunik gabea da, baina luzea ere bai, eta haizetsua (eta gogaikarria ere bai, beharbada, tarte batean).  Tontorrean panoramika ederra da: Acherito iparraldean, Ozako bailara amaigabeak ekialdean eta Gamuetaren gertuko senideak hegoaldean: Foya de Gamueta, Gorreta de los Gabachos eta Mallo de Gorreta, nabarmenenak aipatzearren. Hauen arteko bidea ez da igoerakoa bezain erraza ordea. Linza aldeko lehenengo irteerak egiten ari diren mendizale berrientzako aproposa (Petrechema bezala).

"Chinebral" terminoak ipurua landareari egiten dio erreferentzia, "ipurua dagoen lekua" izango litzateke (gazteleraz "enebro"). "Ginebral" idatzita ikusten da leku batzuetan. Tontorrean ez dago halakorik, baina Linza aldeko igoerako bideetan ikusten dira han-hemenka. Gertatzen dena da mendi hauek nolabait izendatu behar eta beheragoko inguruetako izenak erabiltzen direla sarritan. Gauza bera esan daiteke hurrengoari buruz: "Foya de Gamueta" izatez beheragoko sakana izango litzateke, baina tontorrari ere egokitu zaio.

Mendialdea*: Zuriza - Oza

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Gorreta d'os Gabachos mendia (778 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 34·ra, 34 guztira