Erregerena mendia

zuriain·k

2008/10/13 - 20:54

Arteko Gaineko gailurra eta Xuriain
Arteko Gaineko gailurra eta Xuriain ©zuriain (2008-10-13)
2033 klik
Altuera:1.239 m
Mendialdea:Kintoa
Abiapuntuak: Artesiagako errepidea
Lurraldea:Nafarroa

Garai batean Nafarroako erregeena zen mendi hau, baina konkistaren ondotik Espainiako koroak bereganatu zuen. Zorionez, egun jabetza Eugiko kontzejuarena da. Mendi honen malda luzeak pagadi zabalek hartuta daude, zuhaitzak ia gailurreraino bertaraino iristen direlarik. Erregerenak gailur bikoitza du. Iparraldekoa, Arteko Gaina izenekoa, garbia eta garaiena da SITNAren arabera. Bertan izanik, ordea, hegoaldekoak ematen du altuen. Azken gailur hau, hegoaldekoa, basoak harturik dago, baina piramide itxurako harkaitz batzuk daude mendebaldean, ikuspegi mugatu baina eder bat eskaintzen dutenak.
Ez da erraza mendi honetara igotzea, pista zabalek bide zaharrak ezabatu baitituzte. Mendizale gehienak Artesiagako mendatetik abiatzen dira, eta Xuriainekin batera igo. Hegoaldetik, baina, badago aukera ibilbide zuzenago baina zakarrago bat egiteko, malda handiko bidexka erdi ezabatuetan barrena.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..