Bozporro mendia

zuriain·k

2012/02/03 - 14:01

Bozporro
Bozporro ©zuriain (2008-04-08)
1717 klik
Altuera:1.050 m
Mendialdea:Aretako mendiak
Abiapuntuak:
  • Azparren
  • Orotz Betelu
Lurraldea:Nafarroa

Labar ikusgarri batek menderatzen du Orotz Beteluko ekialdea, Azparren herritik bereiziz. Itxura irisgaitza izan arren, ez dugu arazo handirik izanen gainaldera heltzeko. Azken metroetan borroka apur bat egin beharko dugu karst eta ezpelekin, "Urrizkain" adierazten duen buzoia aurkitu arte. Gailurretik paisaia handirik ikusiko ez dugunez, itzulinguru bat eginen dugu antena jarrita dagoen talaira. Hortik bai, Orotz betelu eta inguruko mendien ikuspegi ezin hobea izanen dugu.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..