Beiegu mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Beieguko gailurra
Beieguko gailurra ©zuriain (20110111)
2616 klik
Altuera:1.195 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Espartza
  • Jaurrieta
  • Orontze
Lurraldea:Nafarroa

Aretako mendien azken gain garrantzitsua dugu ekialdean Beiegu. Gain zabal eta laukoa da eta bere gailur ez oso irekia izateak puntuak kentzen dizkio mendizalearen begietan.
Igoera klasikoa Espartzan hasten da, galtzada harriztatu batean barrena, San Tirsoko baselizaren ondoan igaroz eta Santa Engraziakoaren hondakinen hurbil pasatuz.
Beste bide bat Eaurta iritsi baino ehun bat metro lehenago hasten da, Beieguko Harria izeneko PRa jarraitzen duena.
Oso interesgarria da Beieguko mendebaldean zabalzen den Zaldaña arroila. Toki ikusgarria eta landaretza bikainekoa izateaz gain, Laurentze errota eta iturburua bezalako bitxiak gordetzen ditu bere magalean.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 27·ra, 27 guztira