Hegoaldetik begiratuta hauxe da Canal Roya bailara iparraldetik ixten duen mendikatean tontorrik nabarmenena, baina bada aldamenean altuera beretsuko beste tontor bat, soilagoa, mapatan metroren bat gehiagorekin aipatzen dena, Peña Blanca izenarekin. Bada bide bat mendikatearen bizkarrean barrena datorrena, igoera erraza eskaintzen duena mendebaldeko ertzean gora. Ekialdeko ertza malkartsua da oso eta bideak hegoaldeko hegia baliatzen du malkar hori saihesteko; han xenda aldapatsu, eta tarteka irristakor, batek eramango gaitu gandorrera, tontorretik oso gertu utziaz. Tontorrean, harri pila xume bat gain belartsu batean eta batere trabarik gabeko ikuspegi eder eta zabala.
Baditu bi haitz ikusgarri bere iparraldeko isurialdean, Pène de la Glère eta Pène de Mauhourat, paisaia ederki osatzen dutenak. Canal Roya aldeko isurialdean, berriz, hegi luze, soil eta zabal bat baino ez, bailara eder hori eta parean gelditzen den Anayeteko Haitza ikusteko aukera paregabea eskaintzen duena.
Komentariorik ez..
Near targets
CANAU ROYA tumulua (958 m.ra) · CANAL ROYA norte harrespila (984 m.ra) ·