Etxeberri - Aixita - SL-NA 131 ibilbidea

inaxio·k

2014/08/18 - 21:46

3839 klik
Abiapuntua: Etxeberri
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:325 m
Eskema: Etxeberri - Hilerria - Aitzartea - Larraun ibaiaren gaineko begiratokia - Mendebaldeko lepoa - Aixita - Mendebaldeko lepoa - Etxeberri
Luzera:6.00 km
Iraupena: 2 ordu 30 minutu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

SL-NA 131 ibilbideari jarraitzen dio arrastoak Aixitako gandorreko igoera ez beste tarte guztietan. Bidea ondo markatuta dago, eta jende dexente ibiltzen da itxura batean; jarraitzen erraza da beraz. Beste hainbat biderekin ere gurutzatzen da, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
aixita-2014-08-17.gpx68.11 KB
Oharrak: GPSaren arrastoa ez da jarraia, pilak agortzeko zorian bainituen. Arrastoak gandorrari jarraitzen dio, baina errazagoa da gandorra eskubi aldetik saihesten duen bidezidorra jarraitzea (harria bustita dagoenean edo haizea ari duenean batez ere, amildegia aldean baitauka gandorrak tarte askotan).

Komentarioak

    Profile picture for user zuriain

    Kaixo, Inaxio. Ez nuen haitz hori ezagutzen, ezta gaztelua ere, makina bat urtez bi ahizpen artean igaro arren. Banekien tontorrik garaienera iristeko eskalada egin behar zela, eta horrek atzera botatzen ninduen. Baina Aixitara iristeko zailtasun handirik behar ez badago, laster izanen naiz bertan. Ongi izan!

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by zuriain

    Zuretzako lan erraza izango da Zuriain, zu ibilia izango zara honezkero putreak uxatzen harrizko gandor zailagoetan ;-). Aldameneko haitzari begira egon nintzen eta bai, harena beste kontu bat da, ez dago nolanahi saiatzerik harekin, kontu handiz ibiltzekoa da. Gaur erantsi ditut haren argazkiak.