Otaerre mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20050115)
3079 klik
Altuera:662 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Madariaga
  • Mendaro
Lurraldea:Gipuzkoa

Tontorreko antena mordo itsusi hori alde batera utziz gero, nahiko ingurune polita da Otaerrerena. Kilimon eta Lasturko bailara luzeen artean zutitzen den karaitzezko mendikateko gain nagusiena da berea, baina besteak ez bezala, ez du karaitzik ageri tontorrean: larre berde eta aldapa leunez inguratuta ageri da. Baina hantxe ditu, gurutzea, erpin geodesikoa, buzoiak eta tontorraren erdia jan duen antena instalazio zatarra. Ean, Larraskanda aldean, baserri eremu txukuna zabaltzen da bizkar aldean. Gainontzeko isurialdeak bakartiagoak dira, eta badira, tartean, kaletik urrutiegi gelditutako hainbat baserri eta bordaren hondakinak. Garai baten artzantza eremu zabala izanaren itxura dauka inguru horrek.
Ibilbidea luzatzeko Mra jotzea da egokiena, han baitaude Gaintxipia eta, haruntzago, Garallutz tontorrak, apalago baina basatiago.

Iruzkinak

    Izen bereko jatetxe bat dago bertan; oso polita, terraza ta guzti kanpoan, umeentzako parkearen alboan. Sukalde goxoa. Paraje ederra.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 40·ra, 40 guztira