Puntal de Secus mendia

zuriain·k

2008/04/16 - 15:04

Gailurretik, Anatera eta Castillo de Acher
Gailurretik, Anatera eta Castillo de Acher ©zuriain (2008-04-16)
1794 klik
Altuera:2.514 m
Abiapuntuak: Lizara at
Lurraldea:Huesca

Bisaurinen iparraldean, Aguas Tuertas ibar alpetarraren hegoaldera, Secus mendilerroa hedatzen da ekialdetik mendebaldera. Lizarako aterpea da abiapunturik hoberena. Bernera eta Bisaurinen arteko arroil estuan gora eginen dugu, Forestales aterpe ikusgarriaren ondora igaro, eta Mistresa goi-ordokira iritsiko gara. Handik mendebaldera joko dugu, Secus lepora iristeko, Bisaurin eta Puntal de Secus artean. Handik gorako bideak ez du zailtasunik. Bi aukera ditugu, lepotik zuzenean igo edo lepora iritsi aurretik, bidetik atera eta Secuseko gandorrean gora egin, zailtasunik gabe. Bi bideak konbinatuz, bata igotzeko eta bestea jaisteko erabil ditzakegu. Gailurretik ikuspegi ederrak izanen ditugu, batez ere ipar-eki-mendebalderantz, Bisaurin erraldoiak hegoaldeko ikuspegi oro eragozten baitigu.

Mendialdea*: Bisaurin

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bisaurin mendia (716 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..