GR 123 - 3. etapa: Laida - Ispaster ibilbidea

Jose·k

02/11/2013 - 07:18

2683 klik
Abiapuntua: Laida
Dificultad: Zailtasun gutxikoa
Desnivel acumulado:890 m
Esquema: Laidako kanpina – Atxarre – Atxurkulu – Ogoñoko talaia – Natxitua – Ea – Bedarona – Ispaster
Longitud:23.60 km
Duración: 6 horas
Tipo de ruta: Ibilbide luze bateko etapa

GR 123 Bizkaiko Biraren 3. etapa Laidatik Ispasterrera bitartean luzatzen da, eta bi zati oso ezberdin ditu. Lehenengoa menditarra da, Atxarre eta Atxurkulu tontorretara igotzen delarik. Bigarrenean aldiz errepidea da nagusi. Hori dela eta, nahiko etapa xamurra da.

Laidako kanpinaren sarreratik abiatzen da ibilbidea, artadian gora, Urdaibai osoaren ikuspegi paregabea duen Atxarreko tontorrera iritsi arte. Ondoren Elantxobera gerturatzen da, Ogoñoko haitz kaskoaren tontor altuena den Atxurkulura igotzeko. Kostaldearen ikuspegi ederra eskaintzen du tontor honek.

Ibarrangeluren gainaldetik igaro eta gero, errepidea jarraituz Natxitua zeharkatzen da, eta Eara jaisten da. Itsasadarraren eskuinaldetik itsasertzeraino joan ondoren, gurutze-bidea jarraituz Talako Amaren ermitara igotzen da. Ermitaren ezkerraldetik abiatzen den bidezidorretik gorantz jarraituz Bedarona auzunera igotzen da, eta berriz ere errepidean aurrera eginez, Ispasterren bukatzen da ibilaldia.

Puntos de interés de la ruta:
Rastro (track):
AdjuntoTamaño
gr_123_03_laida_ispaster.gpx184.64 KB

No comments.

1·tik 29·ra, 29 guztira