Uitziko itzulia ibilbidea

inaxio·k

12/10/2023 - 17:08

7 klik
Dificultad: Zailtasun gutxikoa
Desnivel acumulado:700 m
Esquema: Uitzi - Atume - Mergelu - Guratz - Uitzi
Longitud:11.86 km
Duración: 3 horas 30 minutos
Tipo de ruta: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Territorio:Larraun
Fecha de realización: 2023-10-12

Ibilbide ederra, larre, pagadi eta arkaitzen artean. Gora-behera guztira ez da handia, baina ibilbidea gora-beheratsua da, hainbat tontorretatik pasatzen da. Mergelu eta Gorriti eta Uitzi arteko errepidera bitarteko tartean arreta jarri behar da bide egokiari jarraitzeko, orografia nahasi xamarra izateaz gain pagadiak ere ikusmena mugatu egiten baitu; jarraitu beharreko arrastoak arinak dira askotan eta ez da zaila galtzea. Nolanahi, pagadiari esker, nahiko ingurune garbia da. Arreta gehixeago eskatzen duen tartea Goldanburu eta Sokillete trikuharrien arteko tartea da, txarrantxaz itxitako hainbat eremu zeharkatzen baititu bideak, eta hesiak gainditzeko harpausuak bakanak dira.

Rastro (track):
AdjuntoTamaño
uitzi-mergelu-guratz-20231012.gpx94.31 KB

No comments.