Kalbeira Ansotik ibilbidea

inaxio·k

01/05/2023 - 22:08

69 klik
Dificultad: Zailtasun gutxikoa
Longitud:17.00 km
Tipo de ruta: Oinez
Territorio:Huesca
Fecha de realización: 2023-05-23

Ansotik abiatzen da bidea, soroen artetik hasiera batean eta bizkar luze batean gora gero, pinudian barrena, arreta eskatzen duen bidezidor bati jarraituz. Badira han-hemenka harri pilak eta pintura markak, baina aspaldi berritu gabe daude eta zalantzak sor daitezke. Gorago, bizkarra utzi eta baso-pista zahar batzuk baliatzen ditu bideak, bidea nabarmenagoa da. Jaitsiera ere ez da jarraitzen erraza tarte batean, Borda de Ostias aldera jaisten den hegian behera, arreta jarri beharra dago tarte horretan ere. Aldapa handiena jaitsitakoan bada bidezidor bat errepidea saihesten duena Ansora gerturatu arte. Gora-beheratsua da, baina errepidea baino atseginagoa halere. Azken kilometroak, errepidez egiten ditu, errekaren gaineko zubitik aurrera.

Puntos de interés de la ruta:
Rastro (track):
AdjuntoTamaño
anso_kalbeira-konponduta.gpx157.36 KB

No comments.