Anayet mendia

inaxio·k

06/09/2005 - 22:18

Rojo lepotik ikusita
Rojo lepotik ikusita ©Jose (20090911)
4841 klik
Altuera:2.574 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Somport
  • Portalet
Lurraldea:Huesca

Anayet ez da bere altueragatik nabarmentzen, aldamenean baitu bera bezainbesteko beste tontor bat (Vertice de Anayet). Itxura eta jatorria ditu bereziak, izan ere mendi lerdena da, zorrotza, piramide itxurakoa eta jatorri bolkanikokoa da, urrutira gabe Midi d'Ossau den bezala. Ibilbide ederra da Canfranc-eko kanpinaren ingurutik abiatu eta glaziareak sakondutako bailara zeharkatzen duena Anayeten oineraino. Bere oinean hainbat aintzira eta larre eder jasotzen dituen goi lautada zabal bat ikusiko duzue. Bere itxuragatik soma daitekeen bezala, ordea, ez da mendi erraza. Tontorretik gertu du zailtasun handiena, nahikoa zuta den haitz-gaineko pasarte bat dela eta. Kate sendo batek laguntzen du pasarte horren zeharkaldia.

Komentarioak

    Bertizea nahiko erraza da formigalgo ski pistetatik aterata eta bi ordu t' erdian egin genuen.Baina anayeteko pikoa ikusten denez askoz zailagoa da .Nik 10 urterekin egin nuen anayet,agur eta urren arte

Near targets

LA RINCONADA trikuharria (871 m.ra) · LA RINCONADA harrespila (894 m.ra) · LA RINCONADA tumulua (899 m.ra) · Vértice de Anayet mendia (904 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 41·ra, 41 guztira