Anayetera igotzeko ohiko bidea da, Formigal aldetik abiatuta. Lehenengo kilometroak asfaltatutako errepidean gora egiten dira, normalean autoentzat itxita egoten delako eski garaitik kanpo. Behin Anayeteko eski gunea pasata bidea nabarmena, ederra eta zailtasunik gabea da, Anayeteko lepotik pasa eta tontor harroaren oinera heldu arte. Han harrizko plaka deseroso batean gora egin behar da lehendabizi, eta kate bat dago jarria hortan laguntzeko (harria bustia denean ezinbestekoa da hura baliatzea); gero tximinia malkartsu batean gora egin behar da, zailtasun gutxikoa baina arreta eskatzen duena. Bi pasarte hauengatik jarri dut "zaila" dela, oharkabean ez joateko, baina Pirinioan ohitutako mendizaleentzat ezin esan zaila denik. Anayeten oinean zabaltzen den ordokian iboi pare bat dago eta paisaia ederra da, horregatik bihurtu da ibiltari askoren helburu.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 2025-06-17-anayet.gpx | 180.88 KB |
Komentariorik ez..