terofitoa

Urtaro ezegokian landaretik hazia baino ez da geratzen. Urteroko landare belarkarak dira. Adibideak: Papaver rhoeas, Sinapsis arvensis.

Loreak

Inbolukruaren kanpoko brakteak obatuak/bihotz-itxurakoak dira, barrukoak baino askoz zabalagoak; akenioak mokoa gorputza bezain luzea dute.

Argazkirik ez

Loreek inguruan 3-4 braktea dituzte, lits luzetan zatituak eta lorea bera baino handiagoak; fruituaren folikuluak konkreszenteak dira eta kapsula esferikoa eratzen dute; hazi zimurtsuak.

Parentucellia viscosa

Hosto eta braktea horztunak, luzanga/lantzeolatuak, zabal baino nabarmen luzeagoak; korola horiak, 15-25 mm-koak; kalizaren hortzak gutxi gorabehera hodia bezain luzeak dira.

Landarea

Korolak (8)10-20 mm luze dira, hodia kaliza baino bi aldiz luzeagoa dute, eta eztarria ia erabat itxita dute; kapsula albo batetik irekitzen da; goiko brakteek oinaldean hortz luzeak dituzte.

Lore eta hostoak

Kanduak aldameneko hostoa baino laburragoak dira; merikarpo iledunak.

Geranium lucidum, Irurtzun aldean

Petaloek azkazal nabaria dute; sepalo bizardunak, giladunak, zeharretara tolesak dituztenak, loraldian tente daudenak; merikarpoek goian saihetsak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak.

Loreak

Lekak 6-11 mm zabal dira, gehienetan ilaundunak, eta zapaldurik daude hazien artean.

Loreak

Hostoak filodioak dira, gramineoen hostoen antzekoak; estipula nabari-gaitzak; lore gorrixkak.

Lorea

Ligula laranjak, inbolukruaren brakteak halako bi baino luzeagoak; kapituluek 4-7 cm-ko diametroa dute; hostoak 1-5 cm zabal dira.

Loreak

Petaloek ertzean guruin-ile asko (35-70) dituzte; ile horietako bakoitzak 3 zelula ditu, muturrekoa esferikoa; korola gorrixka edo arrosa, oso gutxitan urdina.