terofitoa

Urtaro ezegokian landaretik hazia baino ez da geratzen. Urteroko landare belarkarak dira. Adibideak: Papaver rhoeas, Sinapsis arvensis.

Landare multzoa

Goiko hostoak eta brakteak horztunak dira, sartune ez hain sakonekin, eta hostoen orria oinaldean bihotz-itxurakoa da eta ez da txortenean dekurrentea; korolak 10-12 mm luze dira, eta goiko ezpaina 4-6 mm luze.

Loreak

Braktea eseriak, zurtoin-besarkatzaileak, erdizirkularrak edo giltzurrun-itxurakoak, gehienetan luze baino zabalagoak; sasibertiziloak bakanak izan ohi dira; kaliza iletsua da, eta loraldiaren ondoren hortz zuzenak edo elkar-ukitzaileak ditu; korolaren hodia kaliza halako 2 baino luzeagoa da.

Loreak

Zurtoineko hosto-pareak oinaldetik bat eginda daude euren zabalera osoan; kalizak nerbio bakarreko gingil linealak ditu ia oinalderaino.

Loreak

Lorezilek luzakin bana dute anteraren azpian tente, korolatik nabarmentzen dira, eta elkar ukitzera jotzen dute, konoa eratzen dutela; korolek 15(20) mm-tik gorako diametroa dute.