Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Merikarpoak 5-7 mm luze dira; merikarpoen hobitxoak zabalak dira eta azpian ildo bat dute.
Hostoak bakunak dira, horztunak, pinatipartituak edo tartekoak, edo bestela 1(2) hostoxka- edo lakain-pare dituzte oinaldean (47,48)
Hosto pinatikonposatuak, hostoxka edo lakain ugarirekin (49,50)
Hostoek, lakain nagusien artean, lakain txikiagoak dituzte (49,50)
Hostoek lakain guztiak berdintsuak dituzte, ez dute lakain txikiagorik tartekaturik (51,54)
Zurtoin gabeko landare bizikorra; 7,5-12 mm-ko merikarpoak; 8-14 mm-ko sepaloak (51,52)
Urteroko edo bi urtez behingo landare zurtoinduna; 4-7 mm-ko merikarpoak; 5-9 mm-ko sepaloak (53,54)
Hosto-lakain horztunak edo pinatifidoak; merikarpoak guruinak ditu puntako hobitxoetan; harizpiek oinaldean hortzak dituzte (53)
Hosto-lakain pinatipartituak, sartune sakonek bereizita; merikarpoak ez du guruinik puntako hobitxoetan; harizpiek oinaldean ez dute hortzik (54,55) (E. gr. cicutarium)
Merikarpoak 5-7 mm luze dira; merikarpoen hobitxoak zabalak dira eta azpian ildo bat dute (54)
Merikarpoak 4-5 mm luze dira; merikarpoen hobitxoak txikiak dira eta azpian ez dute ildorik (55)