Villabona-Amasa

inaxio-k sortua, 2016, abendua 24 - 12:00
Kategoriak Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Villabona
Eskema Villabona - Aranerreka - Artzelus - Portaleta - Donezizili - Loatzo - Portaleta - Alustiza - Troskaerreka - Aranerreka - Etxeondo - Villabona.

Zailtasunik gabeko ibilbidea, aldapa berarena ez bada. Bide nabarmen eta pista zabaletan barrena doa gehienean.

Villabonatik Amasako errepidean gora egiten du lehendabizi baina, egia esan, ez dago tarte horretan zer-ikusi handirik; Aranerreka aldetik igotzea hobe, jaitsierako bide bera erabilita.

Alustizan bada taberna eta iturria, atseden hartu nahi izanez gero.

San Martin
San Martin Eliza, Amasa
Monumentu mota: Eliza. Udalerria: Villabona-Amasa. Mendea: Daturik ez. Egoera: Ona.
San Martin eliza eta iturria, Amasa

Santa Krutz
Santa Krutz ermita Amasan
Monumentu mota: Ermita. Udalerria: Villabona-Amasa. Mendea: Daturik ez. Egoera: Daturik ez.
Oindolar IV trikuharria, Villabona.Amasa
Oindolar I trikuharria, Villabona.Amasa

Trikuharria. Tumulua: 11 m-ko diámetroa eta 0,40 m-ko garaiera. Tumulu hau pista batek mozten du Iparraldeko arkuan. I-H-n 5 m-ko diametroa eta E-M-n 4 m-ko diametroa duen kraterra azaltzen du erdialdean, 0,45 m-ko sakonera duena. Barnean bi harlauza etzanak ageri dira. Bat H-n dago eta 0,95 x 0,60 x 0,12 m. du eta bestea M-n dago eta 0,95 x 0,55 x 0,20 m du. Bertako hareharriekin egina dago.

Oindolar III trikuharria, Villabona-Amasa

Trikuharria. Tumulua: 7,50 m-ko diametroa I-H-n eta 6,50 m-koa E-M-n, eta 0,40 eta 0,20 m arteko garaiera. Tumuluaren hondakinen erdialdean ganbara gelditzen da. 4 alboko harlauza ditu luzeran jarriak eta HM-ra etzanak, 2,10 m neurtzen dutelarik eta beste bi perpendikularki ezarriak, itxiturakoak, zutik eta IM-ra etzanak. Harlauza guztiak 0,12 eta 0,25 m arteko azaleratzea dute. Orientabidea 150° da. Bertako hareharriak dira.

Oindolar II trikuharria, Villabona-Amasa

Trikuharria. Tumulua: 9,50 m-ko diámetroa I-H-n eta 7,70 m-koa E-M-n, eta 0,30 m-ko garaiera. Erdialdean sakonune bat dago, 1,50 x 2,70 y 0,10 m sakonekoa eta bertan 1,25 x 0,12 x 0,25 m. altuera duen harlauza bat azaleratzen da I-ko alboan, 60°-ra norabidetua luzeran. Ganbarako harlauza bertako hareharriekin egina dago eta tumulua ere bertako eta inguruko hareharriekin.