Skip to main content

Iraupen egoera (monumentu megalitikoa): Suntsitua

Honako hauek dira argazkiak eransteko orduan kontutan hartu beharreko jarraibideak:

Webgunearen helburua Euskal Herriko geografiarekin lotutako edukia biltzea da, hau ez da norbere argazki pertsonalak gordetzeko lekua; badira leku aproposagoak hortarako. Aipatutako helburuarekin zerikusirik ez duten argazkiak ezabatu egingo dira.

Argazkiek gutxieneko kalitate bat izan behar dute. Bidalitako argazkiek erabiltzaileen botoa jaso dezakete, eta hiru botu jaso eta 1.5-etik beherako balorazioa izanez gero, ezabatu egingo dira.

Tx. Nanki GMren txartelontziak.

Jakin badakit iruzkin xume hau tontakeria irudituko zaiola bat baino gehiagori, baina aspaldidanik nuen gogoa txartelontzi bitxi hauei buruz aritzeko.

Jakin badakit iruzkin xume hau tontakeria irudituko zaiola bat baino gehiagori, baina, zer erranen dut, aspaldidanik nuen gogoa txartelontzi bitxi hauei buruz aritzeko eta orain aukera dudanez, ezin eutsi gogoari.
Mendira joaten hasi ginenetik atentzioa eman ziguten buzoi ttiki haiek, hain xumeak eta aldi berean hain gotorrak. Buzoi hauetan “Tx. Nanki GM” hitzak agertzen ziren metalezko txapatxoan idatzita. Zer edo nor zen Nanki hori? Inondik ere, ez da euskal izena. Googlen bilatuta, izen japoniarra dela ematen du. Eta Tx. hori? Txantreako autoen plaketan agertzen diren letrak ote...? Ala pertsona izen baten lehenbizikoak? Auskalo. Bestalde, plakatxoek beraiek ere partikulartasun eder bat zuten: gehienak eskuz eginak zeuden, ez zen makineria sofistikaturik erabili metalean idazteko. Nik dakidanez, Olotokikoa da plaka erosi bat daraman bakarra.

Azken asteotan bizilagun berriak izan ditugu etxean, etxeko atarian, sarrerako atearen ondoko tiesto batean hain zuzen. Orain ere hor izango dira, hau idazten dudan bitartean, bere txokoan kizkurtuta, baina ez luzerako seguraski.