Skip to main content

ZORROTZARRI zutarria

campoarrondo·k

2005/08/31 - 21:48

Zorrotzarri zutarria eta Peruaitz | ©Jose (20040822)
Megalito mota
Zutarria
Megalito eremua
AITZKORRI - URBIA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1919-08-19
Elementu kopurua
1
Deskribapena

Aurkitu zenean (1919an):Hareharrizko harkoskoa, etzanda eta lurrean sartua, 2,10 m. luzerakoa, 0,54 m. zabalerakoa eta 0,60 m.ko lodiera zuen agerian eta I-H norabidean.
Gaur egun: Ebakidura errektangularreko monolito-zatia, zutik, 0,60 m. zabalerokoa eta 0,25 m. lodierakoa. Bere altuera lur gainean 1,35 m.takoa da. Beste zatia Perusaroiko mendi-aterpearen eraikuntzan erabilia izan zen. Inguruko hareharria.

Lurraldea
Garaiera
1178 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Oso nabarmena
Nola iritsi
Urbiako larreetan. Perusaroiko mendi-aterpetik 150 m. IIErantz. Peruaitzen barrenetik 100 m. Mendebalderantz.
Historiala
J. M. BARANDIARANek aurkitua 1919an. Ez da industu. B. IGARTUAk, Perusaroiko mendi-aterpearen eraikuntzan erabilia, L. Peña SANTIAGOri eman zionez aditzera, monolitoa erditik puskatua izan zen, zatietako bat mendi-aterpearen Iparraldeko hormako bi lehio-buruetan jartzeko. Beste zatia, denbora gutxi barru zutik jarria izan zen, aintzinan zegoen tokitik metro gutxira. Hau, dirudienez, 1947 eta 1948 tartean gertatu zen.
Bibliografia
Euskalerriaren Alde 1919, pp. 266-267
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDARIZ, A. et al. (1982)
ARANZADI, T. de; BARANDIARAN, J. M. de; EGUREN, E. (1919b)
PEÑALVER, X. (1983)
Fitxa

Komentariorik ez..

Argazki berria erantsi

/modules/custom/mapa/templates/mapa-orohar.html.twig

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi

Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Near targets

Waypoints

Argazki berria erantsi