Hegi luzeak ditu Umandiak, karaitzezkoak Hegoaldeko isurialdean eta pagadiaz estaliak Iparraldekoan, eta harro gailentzen da HEtik begiratuz gero. Ez da horrenbestekoa ordea IMtik, Allaitz aldetik begiratuta, eta handik, Atabarrate mendatetik, eskaintzen du igotzeko erraztasun gehien, pagadian gora orbelaz estalita igotzen den bidezidor erraz batetik. Ekialdeko bizkarrean ez da bide-arrasto nabarmenik. Nahi izanez gero ehiza postuen arteko bidezidor arrasto batzuk jarraitu daitezke, nekez, gora egiteko, baina erraza da harri, baso nahiz belar artean gora egitea bestela ere. Goien erpin geodesikoa, mugarria eta perretxiko baten itxurako txartelontzia topatuko ditugu.
Oso gertu (< 1.000 m)
Allaitz Txiki mendia (688 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Artzanegi, Umandia eta Albeiz Lezetik | Lezea (Ilarduia) | 800 m | inaxio |
Illaragorriko itzulia | Lezea | 1300 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig