Loitzate / Irain eta Irakurri artean luzatzen den bizkar luzeko gain apalenetako bat da Lizartzetarena, baina nahiko nabarmenduta gelditzen denez kate horretan eta bere hegiak asko luzatzen direnez Zubieta aldera, aipamen bereizia merezi du hemen. Zubieta aldeko hegi luze horretan aipagarriak dira Irazabal (Irotzabal idatzita ere ikusten da) aldeko artzaintza paisaia ederra eta bertara iristeko harlosazko bidea, nahiz eta azken hau nahiko hondatuta egon tarte batzuetan. Gailurrean otadia bereganatzen ari den larre eremu bat topatuko dugu, bizkarrera heltzen dena, han pagadiari paso emanez IEko isurialdean. HMko larre eremu horretan Sorginzelaieta toponimoa ageri da idatzita Nafarroako toponimia ofizialean, baina haien arrastorik ez. Bada ibilbide bat oso egokia hemen azaldutakoak ikusteko baliatu daitekeena, berariaz markatutakoa eta Zubietako Udalak sustatua, Aurkidiko itzulia izenarekin.
Oso gertu (< 1.000 m)
ARLEPO harrespila (518 m.) · SORGINZELAIETA harrespila (663 m.) · SAROBE zutarria (709 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Lizartzeta Zubietatik (Aurkidiko itzulia) | Zubieta | 650 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
ARLEPO harrespila (518 m.) · SORGINZELAIETA harrespila (663 m.) · SAROBE zutarria (709 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig